Harrobia indartsu hasi da

Karkara 2015ko abe. 15a, 15:31

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Pasa den larunbatean, hilak 12, eguerdiko 14:30ean iraupen proba izan zuten Orio Arraun Elkarteko gaztetxoek. Bidasoaren jaitsierarekin eman zioten hasiera denboraldiari eta itxura ona eman zuten.

2016 urtea hasi ez den arren, arraunlariek jada urte horretan dute burua, hasi baita, dagoeneko, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. 2016 denboraldia. Lehen jardunaldian 26 ontzik hartu zuten partea eta emaitza onak lortu dituzte.

 

Lehen postuan zortzi ontzi sailkatu dira, bigarren postuan lau ontzi eta hirugarren postuan sei ontzi. Guztira 16 ontzik egin dute podiuma. Datorren igandean, abenduaren 20an, hurrengo estropada puntuagarria izango dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!