Hirutik bi irabazita, azken partidari begira

Karkara 2015ko abe. 17a, 10:14

Orioko hiru taldeetatik bik irabazi egin dute, infantil mutilek eta kadete neskek. Junior neskek, ordea, galdu egin dute asteburuko partida. Asteburu honetan izango dute urteko azken partidua.

Zastek hiru talde ditu Orion: infantiletan, kadeteetan eta junior kategorian. Asteburuan, hiru partida horietatik bi irabazi ditu, alde nabarmenarekin horietako bat, eta, hirugarrena galdu egin dute. 

Infantil mutilak izan dira tarte handiarekin irabazi dutenak. 71-48, Saskiaxularren kontra. Hauek bigarren urtekoak diren arren, erraz gailendu ziren oriotarrak. Sailkapenean bigarren puntuan daude, liderretik puntu bakarrera. 

Kadete neskek ere irabazi egin zuten. Partida estua izan zen eta markagailua ere horrela amaitu zen, nahiko estu, 37-43. Garaipen honekin sailkapen orokorrean bosgarren postuan kokatu dira oriotarrak.

Junior neskek, ordea, ezin izan zuten asteburua garaipenez josi. Galdu egin zuten Añorgaren kontra, 56-66. Sailkapenean bosgarren postuan daude oriotarrak, taularen erdialdean.

Leihoakek gaizki hasitakoa, ezin ongi bukatu

 

Burgosera garaipen gosez joan ziren Leihoak Zarautzeko mutilak, tartean Unai Eizagirre, Aitzol Eguskitza eta Iker Gurrutxaga.

 

15-3ko partzialarekin ekin zioten partidari eta markagailuan Burgoskoek ihes egiterik lortu ez bazuten ere, atzetik izan ziren ia partida guztian Iñaki Jimenezen mutilak. Aldageletara, esaterako, 11 puntuz atzetik joan ziren zarauztarrak.
 
Hirugarren laurdenean buelta eman zioten jokoari. 11-19 irabazi zuten laurdena eta azken minutuetara 3 puntuko desabantaila baino ez zutela iritsi ziren. Bost minuturen faltan markagailuan aurretik jarri zen Leihoak, baina ezin izan zion aldeari amaierara arte eutsi. Laurdena eta partida galdu zituzten zarauztarrek partidan bizirik irauteko sekulako esfortzua egin eta gero.
 
Gabonetako geldialdiaren aurretik urteko azken partida etxean jokatuko dute aurkari zuzen baten kontra. Palentziako Venta de Baños taldea izango da igande honetan bisitari, 18:30ean, Aritzbatalden. Hala, garaipenak jaitsiera postuetatik kanpora mantentzeko balioko die zarauztarrei.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!