San Silvestre lasterketarako izen ematea zabalik

Karkara 2015ko abe. 16a, 10:18

Abenduaren 31n Sal Silvestre lasterketa egingo da Orion. Izen ematea zabalik da dagoeneko.

Urteroko ohitura mantenduz, aurten ere San Silvestre lasterketa egingo da urteko azken egunean, abendauren 31n, eguerdian. Bi proba izango dira, haurrena eta helduena. 11:30ean eta 12:00etan hasiko dira, hurrenez hurren.

Haurren proban parte hartzeko ez da izenik eman behar. Baina helduen lasterketan parte hartzeko, bai. Karela kiroldegian eman  daiteke izena, bi modutara: bertara joanda ala telefonoz hots eginda. 943 89 44 28 da telefonoa.

Bi ibilbide izango dira, proba bakoitzako bat prestatu baitute antolatzaileek. Haurrek buelta txikia egingo dute. Eta, helduek, lehendabizi buelta txikia eta ondoren handia egin beharko dituzte. 

Parte-hartzea bultzatzen duen lasterketa denez, aurrenekoek ez dute saririk izango. Sari batzuk izango dira, baina parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira. Horretaz gain, lasterketaren bukaeran, Arkaitz tabernak salda banatuko du parte-hartzaile guztien artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!