Kataluniaz, Villafrancako lagunekin

Karkara 2015ko abe. 17a, 08:56

Joan den ostiralean, hizketaldi mamitsua izan zen Salatxo aretoan, Galtzarri elkarteak antolatuta, Villafranca del Penedès herriko zenbait kargu politikorekin.

Herriko festetatik egindako harremana aprobetxatuz, Villafranca del Penedèseko zenbait zinegotzi eta zinegotzi izandako Oriora etorri ziren joan den asteburuan, Kataluniako prozesua oriotarrei azaltzeko asmoarekin. Joan Manel Monfort CIUkoa –independientea–, Pere Sàball ERCkoa, Llorenc Casanova CUPekoa eta Xavier Lecegui PSEko kide ohia izan ziren hizlariak.Galtzarri elkarteak antolatu zuen solasaldia, eta Salatxo aretoa ondo bete zen. Jon Agirresarobek egin zituen aurkezpenak, eta ondoren bakoitzak banan-banan azken urteetako Kataluniako gizartearen bilakaera nondik datorren azaldu zuen. Lehenengo galderak Jonek berak egin ostean, entzuleek hartu zuten parte, eta ordu eta erdiz luzatu zen berriketaldia.

Jarraian duzuen bideoan daukazue, hasierako galderatik aurrera, tertuliak eman zuena –gazteleraz dago–

Eta bigarrengo zatian, Iñaki Larrañagak eta Iñaki Gurrutxagak egin zuten solasaldiaren laburpena, kantu eta runba doinuetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!