Arrantzaz hitz egiteko Orio hautatu du EAJk

Karkara 2015ko abe. 16a, 10:07

Orion izan dira Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, Espainiako Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako EAJko hautagaiak. 

Arrantzaz hitz egiteko Orio hautatu du EAJk. Euskal arrantzaleen defentsan, beren interesak inor ez bezala defendatu dituztela azaldu du Agirretxek. Etorkizunean ere, Madrilen arrantzaleen eskubideak defendatzen lan gehien egingo dutenak berak izango direla gaineratu du. 

Ekitaldiak ez dira soilik Agirretxe eta Eugenia izan. Orioko alkatea, Joxe Angel Zaldua, ere izan da bertan, baita Leandro Azkue oriotarra ere. Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza eta akuikultura zuzendaria da. Baina, dena den, Agirretxek ere lotura estua du Oriorekin. Bere aitak ere arrantzaren sektorean egiten baitzuen lan eta, sarritan, Orioko arrantzaleekin hartu emana izaten baitzuen. Guztiak ezagutzen zituen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!