Kausa-efektua, jaialdi animatua

Olatz Artola 2015ko abe. 21a, 10:18

Azaroaren 28an egin zen Gure Bazterrak jaialdia Orion, tabernetan eta Karela kiroldegian izan ziren kontzertuak.

Izarak pega-pega eginda, esnatuta baina jaiki ezinik. Jaialdiaren biharamunean biharamun galanta nuen, buruko mina ez ezik gorputzeko giharrak ere minbera. Festibala ona eta ajea primerakoa.

Musika kontsumitzera joan eta musika baino alkohol gehiago kontsumitzeak bi arrazoi izan ditzake,nire kasuan, behintzat:

1. Jotzen ari direna ez gustatzea eta kontzertuko masatik barrako jendartera joatea.

2. Musikak parrandarako aldarte ederrean jartzea, dantza nahi adina egitea eta hidratatzeko alkohola ura bailitzan edatea. Elkarrenganako eragina du, hau da, kasuistika honetan elkar elikatzen dira musika eta edana.

Eta, Gure Bazterrak jaialdian, mozkorraldiaren kausa biak izan ziren. Hasieran, ezin berotan sartu: Ghost Number & His Tipsy Gypsies paper markatuegiekin, Bi Bala tonua harrapatu ezinik eta Joe La Reina hirugarrena izateko melodikoegi. Hotzetik berora pasa, eta beroaldia Joseba B. Leinor Gangekin. Dantza franko. El_Txef_Arekin dantzaldiak segi zuen, festa ezin gelditzeraino.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!