Danbolin eskolako musikariak eta Salatxo abeslariak, elkarrekin

Karkara 2015ko abe. 22a, 09:57

Abenduaren 22an, asteartean, kontzertua izango da Orioko elizan. Danbolin Musika Eskolako ikasleak eta Salatxo abesbatzako kantariak elkarrekin eskainiko dute kontzertua, 20:15ean.

Kontzertuari hasiera emateko, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin ondorengo kantak abestuko dituzte:

  • Kanta Aleluia
  • Elur malutak
  • Gabon mezua
  • Din Don Zorion
  • Huahuanaca
  • Huachito Torito

Musika mintzairako ikasleen eta instrumentuk ikasleen ondoren, kantuko ikasleen txanda izango da. Pianoaren laguntzarekin lau kanta abestuko dituzte:

  • Puer Natus
  • Haur maitagarria
  • Ro Mi niño, Ro
  • Gabon gaua

Eta, kontzertuari amaiera emateko, Salatxo abesbatzari pasako diote testigua. Ondorengo kantak abestuko dituzte bertarak guztien konpainian:

  • Sing Hallelu
  • Ator, ator

20:15ean hasiko da kontzertua eta ordu eta erdiko, ia bi orduko iraupena izango du. Elizan izango da, eta, ohi bezala, musu-truk.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!