13 garaipen bigarren jardunaldian

Karkara 2015ko abe. 22a, 10:43

Berriz ere bikain aritu dira oriotarrak aulki mugikorreko bigarren estropada puntuagarrian. Guztira 13 garaipen eskuratu dituzte Bidasoako Jaitsieran.

Igandean Hondarribian jokatu zuten estropada Orioko arraulariek. Bidasoako Jaitsiera izan zen, 9:30ean, eta fin aritu ziren herriko arraunlariak. Aulki mugikorren indartsu dabiltza, lehen bi jardunaldietan emaitza paregabeak lortu baitituzte. Igande honetan, esaterako, 13 garaipen eskuratu dituzte.

Guztira 26 ontzi aurkeztu zituen Orio Arraunketa Elkarteak, horietatik bat mixtoa. Ontzi horien erdiek, 13k, irabazi egin zuten. Gainontzeko ontzietatik seik bigarren postua lortu zuten eta bik hirugarren postua.

Datorren estropada 2016an izango da, urtarrilaren 9an, Hondarribian. Berriz ere Bidasoa ibaian arituko dira, baina, kasu honetan, Gipuzkoako Txapelketa izango dute.

Oriok sei ontzi aurkeztuko ditu. Hiru gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Gizonezkoen kasuan lemazain gabeko laukoa, lemazaindun laukoa eta zortzikoa. Eta, emakumezkoetan, biko bat, bi lauko eta zortzikoa. Asteburu honetan lortutako emaitza onak errepikatu nahi dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!