Zaraguetako ate irekiak, urtarrilaren 16an

Karkara 2016ko urt. 13a, 14:40

Larunbatean, urtarrilaren 16an, ate irekien jardunaldia izango da Zaragueta Herri Eskolan. Goizeko 10:30ean zabalduko dituzte ateak.

Zaragueta Herri Eskola ezagutu nahi duten horiek larunbatean izango dute horretarako aukera. Goizeko 10:30ean zabalduko dituzte ateak, nahi duten horiek guztiek eskolako instalazioak eta proiektua gertutik ezagutu dezaten. Ordu horretan, aurkezpen bilera ere egingo dute. Ondoren, eguerdiko 13:00ak bitarte egongo da eskola ikusteko aukera.

Zaragueta Herri Eskolan matrikulatu nahi dutenek urtarrilaren amaieratik otsaila hasierara egin beharko dute. Urtarrilaren 25ean, astelehenarekin, zabalduko da matrikulazio epea eta otsailaren 5ean itxiko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!