Hilabeteko epean Arenas Aizpurua S.L hustu eta itxi egingo dute

Karkara 2016ko urt. 13a, 13:58

Epaia irmoa da. Arenas Aizpurua S.Lri hilabeteko epea eman diete joanarazteko, hustuarazteko.

2015eko azaroan eman genuen notizia:  Ibaiko draga lanak geldituta daude, momentuz. Arenas Aizpurua S.Lk 1999tik zuen baimena ez dio berritu Eusko Jaurlaritzak. Errekurtsoa aurkeztu du enpresak, baina epaia eman arte ezingo du jarduerarekin jarraitu.

Eta epaia eman dute dagoeneko. Arenas Aizpurua S.Lk jarritako 704/2014 errekurtsoa atzera bota du. Batetik, enpresak kontzesioen luzapena eskatu zuen, eta ukatu egin du. Bigarrenik, enpresaren iraungitzea deklaratu da. Hirugarrenik, soberakinen eta instalakuntzaren mantenua Portuko Autoritateari itzultzea adostu da, kargurik gabe. Azkenik, hilabeteko tartea eman zaie joanarazteko.

Epaia irmoa da. Hortaz, ezin da errekurritu. Definitiboa da. Hilabeteren buruan Arenas Aizpurua itxi eta lekua utzi behar dute. 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!