Orioko Mirotzek 4-4 berdindu zuten liderraren aurka

Karkara 2016ko urt. 19a, 10:00

Galtzen hasi ziren arren markagailuari buelta ematea lortu zuen areto futbol taldeak

Gipuzkoako Areto Futbol Ligako bigarren mailako liderraren aurka, Lasarteren aurka, jokatu zuten Orioko Mirotzek pasa den larunbatean, urtarrilaren 16an, Karelan. 1-3 galtzen hasi ziren etxekoak, baina markagailuari buelta ematea lortu zuten. Ander Garciaren –bi–, Ruben Morilloren eta Jon Azkueren golekin 4-3 jartzea lortu zuten, baina azken momentuan aurkariaren gola jaso eta berdinketan amaitu zen partidua. Maila txukuna eman genuen –dio Garciak–, eta partida ikusteko polita izan zen.

Hamaikagarren postuan daude sailkapenean Orioko Mirotzak, eta hurrengo jardunaldian berriz ere etxean jokatuko dute. Goierri KE jasoko dute Karelan larunbatean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!