Udalak Mutiozabal ontziola erosiko du

Karkara 2016ko urt. 25a, 13:25
Argazkia: Xabi Otero / Aldundia

Bihar, asteartearekin, eguerdiko 12:00etan prentsaurrekoa egingo dute Udalak eta Aldundiak. Mutiozabal ontziola erosteko hitzarmena egin dute bi entitateek eta bihar aurkeztuko dute.

Orioko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatuko dute, Mutiozabal ontziola erosteko. Orioko Udalak erosiko du Mutiozabal ontziola, Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin. Ontziak konpontzeko gune bat sortuko du Udalak, eta, horrez gain, itsasoarekin lotutako hainbat ekintza ere antolatuko dira.

 

Gipuzkoan geratzen den ontziola bakarra da Mutiozabal. Eta, hitzarmen honen bitartez, biziberritu egin nahi dute, erabat galduta dagoen jarduera martxan jarri.

Prentsaurrekoa bihar izango da, 12:00etan, Orioko udaletxean. Denis Itxaso, Aldundiko kultura diputatua, eta Jose Angel Zaldua, Orioko alkatea, izango dira aurkezpenean. Ekitaldia irekia izango da, edonork joan ahal izango du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!