Bi abesbatza elkarrekin, Orioko elizan

Karkara 2016ko ots. 26a, 10:11

Salatxo abesbatzak kontzetua eskainiko du bihar, larunbatarekin. Iluntzeko 20:15ean izango da emanaldia, Orioko elizan.

Salatxo abesbatza Altsasuko Erkundego Ama abesbatzarekin batera izango da oholtza gainean bihar, larunbatean, Orioko elizan, 20:15ean.

Altsasuko abesbatzarekin elkartrukea egin dutelako izango da kontzertua Orion. Azaroan oriotarrak izan ziren Altsasuan, 29an, kontzertua eskaintzen. Eta orain altsasutarren txanda da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide