Garaipen ugari aulki mugikorrean eta bat bateletan

Karkara 2016ko ots. 22a, 16:01

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga jardunaldia izan da asteburuan, otsailaren 20an, Orion. Igandean Gipuzkoako Batel Ligako estropada izan zen.

Orioko errioa ontziz josi zen larunbat eguerdian, 13:00etan. Hainbat kategoriatako eta modalitateetako taldeek hartu zuten parte. Orioko Arraunketa Elkartetik 34 ontzik hartu zuten parte eta, oro har, emaitza onak lortu zituzten. Zortzi izan ziren irabaztea lortu zuten ontzi horiak.

Infantil mutiletan, bikoan, Oriok lehendabizi egin zuen 4:34:74 denborarekin. Orio C taldeak 5:16:92 denbora egin zuen, Orio Bk 5:27:11 denbora egin zuen eta Orio Dk 5:40:25 denborarekin. Batekoan Orio A ontziak bigarren egin zuen Hondarribiaren atzetik. 4:45:56 denbora egin zuen, hamabi segundora. Orio B taldeak 48 segundora sailkatu zen, seigarren. Laukoan lehendabizi egin zuen, 4:14:27 denborarekin.

Infantil nesketan, bikoan, bigarren egin zuen Orioko ontziak 4:14:27 denborarekin. Irabazlea Santiago taldea izan zen. Orio B taldeak bosgarren egin zuen, 36 segundora. Batekoan Orioko ontzi batek hirugarren egin zuen eta beste taldeak seigarren. Laukoan irabazi egin zuen Oriok 4:34: 43 denborarekin. 

Beteranoen txanda iritsi zen ondoren. Oriok bikoan irabazi egin zuen 4:08:27 denborarekin. Emakumezkoetan ere, batekoan, Orio izan zen irabazlea 4:55:30 denborarekin.

Kadeteei pasa zieten testigua ondoren. Bikoan, gizonezkoetan, laugarren egin zuen Oriok, irabazlearengandik hamazazpi segundora. Lemazain gabeko laukoan, kadeteetan, irabazi egin zuten. 5:53:98 denbora egin zuten eta lemazaindunean ere txapeldunak izan ziren 5:38:70, eta laukoan lehenengo egin zuten 5:52:38 denborarekin.Batekoan zazpigarren egin zuten oriotarrek. Emakumezkoetan, bikoan, bigarren egin zuen Oriok, Santiago Bren atzetik. Batekoan hirugarren egin zuten Heliosen eta San Juanen atzetik. Eta laukoan bi ontzik hartu zuten parte. Ak lehenengo egin zuten 5:52:38 eta Bk laugarren 6:16:80. Zortzikoan irabazi egin zuten 4:51:99 denborarekin.

Kimuetan, batekoan, irabazi egin zuen Oriok. 6:07:13 denbora egin zuten. Bikoan Santiago arraunlariak eta Oriokoak osatu zuten ontzia eta hamabost puntu lortu zituzten.  Zortzikoan bigarren egin zuten, Hondarribiaren atzetik.

Jubeniletan bigarren egin zuten Ur Kirolaken atzetik. Eta kategoria berean, lemazaindun laukoan, aurrea hartu zioten Ur Kirolaki eta irabazi egin zuten. Batekoan irabazi egin zuen Orio A taldeak 5:51:35 denborarekin. 

Bateletan garaipen bat

Igandean Tolosan izan zuten zita, Gipuzkoako Batel Ligaren seigarren jardunaldia jokatu zuten. Infantiletan bosgarren eta zazpigarren egn zuten. A taldea irabazlearengandik, TAK A taldearengandik 29 segundora sailkatu zen eta B taldea 44 segundora.

Kadeteetan Orio Ak hirugarren egin zuen San Juan irabazlearengandik 49 zentesimara. Orio B hamargarren sailkatu zen 25 segundora. 

Infantil mutiletan bigarren egin zuen Oriok, Zumaiarengandik 59 zentesimara. Orio B taldeak laugarren egin zuen hamabost segundora eta Orio Ck hamahirugarren egin zuen berrogehita zortzi segundora.

Kadete mutiletan lehendabiziko postuan sailkatu ziren oriotarrak 6:00:60 denborarekin. B taldeak hamahirugarren egin zuen eta C taldeak hamaseigarren.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide