Presoei babesa emateko afaria

Karkara 2016ko ots. 24a, 08:15

Otsailaren 26an, Orioko Galtzarrin, 21:30ean, presoen aldeko afaria izango da. Kolon Txikin eman behar da afarirako izena.

20:00etan bilduko dira presoei babesa emateko plazan. Kontzentrazioa izango da ordu horretan. Eta, ondoren, 21:30ean, mahaiaren bueltan bilduko dira Galtzarrin. Presoen aldeko afaria antolatu dute.

15 eurotan ondorengo menua izango da: entsalada, bakailao tortila, sahieskia, postrea, kafea eta kopa. Afarirako izena Kolon Txiki tabernan eman beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide