Balearen eguna 2016

Balearen Eguna antolatzeko bilera astelehenean

Karkara 2016ko ots. 26a, 08:25

Otsailaren 29an, astelehenean, Balearen Festa antolatzeko bilera egingo da kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita.  

Abenduan hasi ziren Balearen Eguna antolatzen. Lehen bilera hartan hasi ziren martxan jartzen herri antzerkia eta beste hainbat ekimen, baina oraindik asko dago ekiteke. Eta guztia antolatzeko eta lotzeko bilera deialdia egin du Udalak astelehenerako, otsailaren 29rako. 19:00etan izango da bilera, kultur etxean.

Egitaraua osatzen joatea da bigarren bilera honen helburua. Herritarrak bilerara joatea animatu nahi ditu Udalak, festa guztion artean antolatzeko. 

Bestalde, antzerkirako izen ematea ere zabalik dagoela gogorarazi nahi izan dute. Entseguekin martxoan hasiko dira. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!