Hossain, Mungian bigarren

Karkara 2016ko ots. 29a, 08:34

10 kilometroko lasterketan bigarren helmugaratu zen. Hurrengo egunean Alcobendasen zuen hitzordua, duatloia, eta han 22. egin zuen.

Kirola egiteko baldintza arriskutsuak izan dira asteburuan, eguraldiagatik. Kirol jarduera ugari bertan behera gelditu dira, Oriaren Jaitsiera kasu. Mungiako lasterketa egin zen, ordea, eta 10.000 metrora mugatu zuten. 

Hossain Kaanache oriotarrak lasterketan parte hartu zuen eta sentsazio txarrak izan ez zituen arren, burua Alcobendasen izan zuela aitortu du. Hala ere lasterketan fin aritu zen eta bigarren egitea lortu zuen.

Hurrengo eguenan, Alcobendasen, 22. postuan helmugaratu zen, azken metroetan aurreratutako lasterkaria kontuan hartuko balitz 21. postuan zeharkatu zuen helmugako marra. Ez du helburua lortu eta horrek sentsazio gazi-gozoak sentiarazi dizkio. Korrika mina sentitu arren, bi egunetan jarraian 10 kilometro egin baititu, eroso sentitu da. Aurrera begira lanean jarraitzeko gogoz agertu da oriotarra.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide