Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeak itzaletik lehen planora

Karkara 2016ko mar. 8a, 13:13

Huntza taldearen Harro gaude kantuaren letra idatzi du Iñaki Gurrutxagak. 

Kantuaren hitzek plaza publikoa hartzeko pausoa eman duten lehen emakumeei egiten die erreferentzia. Gaur egun, oraindik, badirudi jendaurrerako gizonezkoen tutoretzat behar dutela emakumeek, eta horri aurre egiten ausartu zirenei egindako hitzak dira, azaldu du Gurrutxagak.

Hitzak, izatez, triki txapelketa baterako eskatu zizkioten oriotarrari. Emakumeen inguruan idatzeko eskatu zioten. Trikitilaria eta pandero-jolea emakume gazteak izanda, hari mutur hori tiraka idatzi nituen hitzak, dio. Gizonezkoen esparru izan direnetan emakumeak ikusgai egoteaz aritu nahi izan nuen.

Emakumezkoak itzalera eraman dituztela gaineratu du. Gurrutxagaren ustez, sistema emakumeak itzalean eta gizonezkoen lehen lerroan egoteko eraikita dago. Eta gizonezko aurrerakoi asko ez dago prest pribilegioak galtzeko. Boterean egotea erosoagoa delako, abantailak dakartzalako.

Berari, gizon gisa, gauza batzuk entzun eta ikastea dagokiola pentsatzen du; eta, era berean, beste gauza asko des-ikastea ere egokitzen zaiola. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!