Balearen eguna 2016

Herri antzerkiko bilera ostegunean

Karkara 2016ko mar. 16a, 07:52

Balearen Eguneko herri antzertkiko parte hartzaileak martxoaren 17an bilduko dira, Orioko kultur etxean, 19:30ean.

Duela bost urte bezala, Iñake Irastorza arituko da zuzendari lanetan. Eta berak gidatutako antzezlana xehetzen joateko bilera egingo dute ostegunean. Izena eman dutenak bilerara joateko deia egin du Udalak, 19:30ean kultur etxean. Oraindik izena eman ez duen norbaitek antzerkian parte hartu nahi badu, bilerara joatea gomendatzen zaio.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!