Euskal Herriko Itzulia

Zirkulazioan aldaketak Itzuliagatik

Karkara 2016ko api. 4a, 17:27

Euskal Herriko Itzulia gaur hasi da. Oriora ostegunean iritsiko da, apirilaren 7an eta 8an Oriotik abiatuko da etapa. Txirrindulariak herriko errepideetan ibiliko direnez, zirkulazioan aldaketa izango dira. 

Ostegunean eta ostiralean Orio inguruan ibiliko da Itzulia, baita Aian ere. Orion zirkulazioan aldaketak eragingo ditu Euskal Herriko Itzuliak bi egun horietan.

Itzulia, ostegunean, N-634 errepidetik iritsiko da, Donostiatik Oriora. Antxiola kalera joango dira txirrindulariak, handik Kale Nagusira, San Martin ermitara, Txanka bidera, Hondartza kalera, Eusko Gurdarira ondoren, handik Kaia kalera, herriko plazara, Aritzaga kalera eta handik Aita Lertxundira. Zubia pasa ondoren Aiara joango dira txirrindulariak. Aiatik Zumaiara joango dira, eta Zumaiatik, berriz ere, Aiara. Aiatik Oriora etorriko dira, etapa Orion bukatzeko. Txankatik sartuko dira eta helmuga hondartzan izango da. 

Txirrindulariek ibilbide hori egin ahal izateko, Itzulia pasa bitartean N-634 errepidea moztu egingo da eta Orioko kale hauetan ezingo da aparkatu apirilaren 7ko goizeko 8:00etatik 17:30tara. 

  • Antilla kalea
  • Hondartza kalea
  • Kirol Portuko Aparkalekua
  • Eusko Gudari kalea
  • Herriko Plaza
  • Aritzaga
  • Antxiola

Kale horietan aparkatzen dutenek Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekua erabili ahal izango dute.

Ostiralean ere aldaketak zirkulazioan

Itzuliaren bosgarren etapa, ostiralekoa, plazatik abiatuko da. Hori dela eta, herrira sartzeko edo herritik ateratzeko Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da. Eta ezingo da ondorengo kaleetan aparkatu:
  • Arrantzale kalea
  • Herriko Plaza
  • Aritzaga kalea
  • Kaia kalea
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!