Balearen eguna 2016

Herria atontzeko eskulanak egin dituzte Salatxo abesbatzako kideek

Karkara 2016ko api. 8a, 08:15

Salatxo abesbatzako kideek pinak eta balkoientan zintzilikatzeko baleak egin dituzte. Herriko hainbat tabernatan eta dendatan daude salgai.

Bost urtetik behin egiten den festa da Balearen Eguna. Datorren maiatzaren 14an egingo da eta egun horri begira apaingarriak egin dituzte Salatxo abesbatzako kideek. Balearen irudiarekin pinak eta balkoietan zintzilikatzeko karteltxoak diseinatu eta egind ituzte.

Herriko hainbat tabernatan eta dendatan jarri dituzte salgai apaingarriak. Salmentaren bidez jasotako laguntzarekin, Salatxo abesbatzak ekitaldiak hobetu nahi ditu. Opera, Zarzuela eta abarren kontzertuak eskaini nahi dituzte, eta horretarako, orkestra, banda eta bestelakoen laguntza behar dituzte. Beraz, musikari horiek kontratatzeko erabiliko dute jasotako ekarpen ekonomikoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!