Errefuxiatuei laguntzeko itsulapikoak

Karkara 2016ko api. 11a, 08:21

Hotz Zarautz elkartea Europa ekialdeko errefuxiatuei laguntza emateko hainbat ekitaldi antolatzen ari da: hitzaldiak, ipuin kontaketak, kontzertuak...

Ekitaldi horiez gain, hainbat itsulapiko jarri dira denda eta taberna batzuetan. Orion, erdialdeko Eroskin, Gozategi fruta dendan, Arkaitz tabernan, Kolon Txiki tabernan eta Hatoz tabernan daude. Ea gehiago jartzeko aukerarik badugun!

Eskertuko genizueke xox batzuk botaz lagunduko bazenute! Gutxi bada ere, denon artean gauza handiak lortu baititzakegu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!