Ibilgailuen trafikoak sortzen du zarata gehien

Karkara 2016ko api. 28a, 08:08

Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza bat balituta, Zarata Mapa egin du 2015. urtearen bukaeran. Udalbatzarrak 2016ko apirilaren 5ean eman dio onarpena. 

10.000 biztanletik gorako herriak daude legez behartuta zarata-mapa egitera. Dena den, Orioko UDalak zarata mapa egitea erabaki du, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bat horretara bideratuta. Mapak herriko egoera zein den azaltzen du, legeak markatzen dituen parametroetan. Europako araudiak zehazten du nola neurtu behar den kutsadura akustikoa eta zein neurri zuzentzaile aplikatu behar diren kutsadura horri aurre egiteko.

ACC-Acústica+Lumínica enpresak egin du lan teknikoa. Eta lan horretan kale trafikoa, errepideetako trafikoa, trenbideetako trafikoa, industria eta ingurune-zarata aztertu dituzte. Horiek dira, oro har, zarata-mapa orokorra osatutzen duten faktoreak. 

Eragin handiena kale eta errepide trafikoak, egunez

Kaleko trafikoa handiena duten kaleetako etxebizitzak dira eragin handiena jasaten dutenak, hau da, Orioko irteera eta sarreretakoak. Kale horiek dira Aritzaga, Eusko Gudari, Arrantzale eta Hondartza. Errepideetako trafikoa da eragindako eraikinetan afekzio handiena sortzen duen fokua. AP 8ko trafikoak Bikamiotako eta Abaromendiko eraikinei eragiten die bereziki. N 634 errepideko trafikoak herrigunea zeharkatzen duenez, Aita Lertxundi kaleko eraikinak dira eragin gehien jasaten dutenak. Trenbideko trafikoak ez du apenas eraginik uzten. Eta, zarata-industriala ere apenas dago herrian. 

Eguneko aldiei dagokionez, gauean ez dago ia zarata-mailarik. Arratsaldekoak baino dezente baxuagoak dira.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!