Harrobiko txapeldunei harrera

Karkara 2016ko mai. 3a, 08:00

Astelehenean, iluntzean, harrera egin zieten Orioko harrobiko arraunlari txapeldunei. Bateletako denboraldi ofiziala bukatu denez, orain arte irabazitako banderak udaletxeko balkoian astindu zituzten. Sei bandera izan ziren plazaratutakoak. Bi gizonezko kadeteek lortutakoak, Gipuzkoako ligan eta Gipuzkoako Txapelketan; bi emakumezko kadeteek lortutakoak, Euskadiko Txapelketan eta Espainiako Txapelketan; eta beste bi emakumezko jubenilek lortutakoak, Gipuzkoako Ligan eta Euskadiko Txapelketan.

Sei bandera horiek astindu zituzten atzo, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan. Hemendik aurrera, pixkanaka, aulki mugikorrean murgilduko dira arraunlariak. Hainbat jardunaldi izango dituzte, nola Frantzian, hala Kantabrian. Txapelketak ere izango dituzte, tartean Gipuzkoakoa Orion, Espainiako Legution eta Espainiakoa Banyolesen nahiz Sevillan.

Banyolesera jubenilak, absolutuak eta beteranoak joango dira, ekainean, Espainiako Txapelketa jokatzera. Eta Sevillara uztailean infantil eta kadeteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!