Balearen eguna 2016

Marrazki lehiaketako saridunak izendatuko dituzte

Karkara 2016ko mai. 5a, 07:54

Ostegunean, Tomax pailazoaren ikuskizunaren ondoren, banatuko dira Balearen Egunaren harira antolatutako marrazki lehiaketako sariak. Kultur etxean.

Balea gaitzat hartuta, marrazki lehiaketa antolatu zuen Udalak. Marrazkigileek oriotarrak edo Orion bizi direnak izan behar zuten, eta Din A4 batean aurkeztu behar zuen marrazkia. Egile bakoitzak, marrazki bana. 

Udaleko alderdietako zinegotziek eta bi teknikariek egin dituzte epaile lanak eta hautatu dituzte marrazki onenak. Sariak gaur, ostegunarekin, banatuko dituzte, Tomax pailazoaren Txipli-Txapla ikuskizunaren ondoren. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta ordu bete inguru iraungo du. 

Kategoria bakoitzeko irabazleari Donostiako Aquariumera familian bisita egiteko sarrerak oparituko zaizkio. Hiru kategoria bereizi ditu antolakuntzak: 4-6 urte bitarteko ikasleena, 7-9 urte bitartekoena eta 10-12 urte bitarteko ikasleena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!