Balearen eguna 2016

Eskola guztiaren artean, murala

Karkara 2016ko mai. 12a, 06:50

Tamaina errealeko balea marraztu dute Zaragueta Herri Eskolakoek eta orain margotzen ari dira.

Larunbatean Balearen Eguna izango dela eta, Zaragueta eskolakoek tamaina errealeko balea marraztu dute. Behin marraztuta, orain, margotzen ari dira. Proiektuan eskola guztiak hartu du parte, balea harrapatzera herri guztia joaten zen bezala.

Muralean baleak ez ezik, balea arrantzatzera joan ziren arraunlariak eta patroiak ere marraztu dituzte. Hau da, balearen arrantza da irudikatu dutena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!