Zortzigarren triatloi herrikoia antolatu du Ikastolak

Karkara 2016ko eka. 14a, 09:00

Ekainaren 24an, ostiralean, izango da 19:30ean

Urtero bezala, Orioko Herri Ikastolak, sanpedroen barruan, triatloi herrikoia antolatu du. Marea kontuak direla eta, ekainaren 24ra, ostiralera, aurreratu da zortzigarren triatloia. 19:30ean hasiko da eta hiru kategoriatan lehiatuko dira parte-hartzaileak: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Gaztetxoak LH4, LH5 eta LH6koak dira, gazteak DBHkoak eta helduak 1999an edo lehenago jaiotakoak. Hauek dira egin beharko dituzten distantziak:

Gaztetxoak:

  • Igeri: 100 metro
  • Bizikletan: 2 kilometro
  • Korrika: 800 metro

Gazteak:

  • Igeri: 200 metro
  • Bizikletan: 3 kilometro
  • Korrika: 1000 metro

Helduak

  • Igeri: 300 metro
  • Bizikletan: 6 kilometro
  • Korrika: 1800 metro

Izen ematea Orioko Herri Ikastolan eta Karelan egin daiteke, ekainaren 22a baino lehen. Proba Ikastolan hasi eta bukatuko da eta herri barruan jokatuko da. Sariak egongo dira maila bakoitzeko garaileentzat eta opariak zozketatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Azkenik, antolakuntzak parte-hartzaileei gogorarazi nahi die kaskoa janztea derrigorrezkoa izango dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!