Arrauna: 2016-2017

Lekeitioko Ikurrina, ligarako beroketa

Karkara 2016ko eka. 14a, 15:32

Orio Ak bigarren egin zuen, Hondarribiaren atzetik. Orio B 17. postuan sailkatu zen.

San Miguel Liga hasi aurreko azken zita izan zuten Orioko arraunlariek Lekeition. Bizkaiko Arraun Federakuntzak antolatutako estropadan Hondarribia izan zen irabazle gizonezkoetan eta Hibaika emakumezkoetan.

Emakumezkoetan Oriok ez zuen estropadan parte hartu. Hibaika egin zen banderarekin, 10:48:92 denborarekin, atzetik Arraun Lagunak, Getaria-Zarautz, Hernani eta Hondarribia izan ziren.

Gizonezkoetan Oriok parte hartzeaz gain, goiko postuetan sailkatu zen, bigarren, hain zuzen. Irabazleak hondarribiarrak izan ziren. 19:46:23 denborarekin Ama Guadalupekoak irabazi zuen. Orio 11 segundora sailkatu zen eta San Juan hirugarren, 17 segundora. 

Orio B taldeak 20:41:36 denbora egin zuen. 25 ontzietatik 17. postuan sailkatu zen B taldea, irabazlearengandik 55 segundora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!