Balearen eguna 2016

750 euroko sarrera eta 29.244,53 euroko gastua

Karkara 2016ko eka. 21a, 07:30

29.244,53 euroko gastuak izan zituen Udalak Balearen Egunean. Diru hori gastatu zuen egun osoko festa nahiz aste guztiko ekimenak antolatzeko.

2016ko maiatzaren 14ko Balearen Eguneko eta egunaren inguruan antolatutako ekintzen zuriketa egin du Udalak. Guztira 29.244,53 euroko gastuak izan ditu Udalak.

Gastuen artean garestiena balea izan da, 11.616 euroko kostua izan zuena. Valentzian egin zuten balea, Disney enpresarako puzgarriak egiten dituen enpresa batean. 

Sarrera bakarrak pintxo eta sagardoekin izan zuten. Guztira 750 euroko sarrerak lortu zituzten.  

 


LIKIDAZIOA

 

 

 

  GASTUAK      
  Sardin jana Jose Ignacio Atorrasagasti     1.650,00 €
  Herriko txaranga     400,00 €
  Elektrotxaranga     1.150,00 €
  Karelako ordu estrak BPX   199,05 €
  Dantzaldia plazan Musikari   600,00 €
  Plazako dantzaldiaren soinu ekipoa Ikustek   726,00 €
  Iñake Irastorza + Marije laguntzailea antzerkiko     3.800,00 €
  Kirkil soinu ekipoa     2.536,16 €
  DYA DYA   210,13 €
  Iñake eta Marijerentzat landareak Muxutruk   81,00 €
  Antzerkiko aktoreentzat sagardoa, ogia eta txorizoa Gozategia   44,33 €
  Lourdes Odriozola hitzaldia     363,00 €
  Antzerkiko probarako generadorea Tximeleta   33,40 €
  Antzerkiko generadorearen alokairua Tximeleta   40,66 €
  Antzerkirako suak     23,10 €
  Bale berria Profab S.L.   11.616,00 €
  Zintzarriak     14,79 €
  Balearen garraioa     30,02 €
  Diptiko banaketa     150,04 €
  Benitoren eszenatokiaren montaia lanak Loyola siglo XXI   1.161,60 €
  Benitoren eszenatokiko oihalak SARL ATG   670,00 €
  Antzerkiko sotanako tela Telas Marian   30,00 €
  Tomaxen abenturak haurrentzako antzerkia     1.210,00 €
  Bateleroen bazkaria Zaharren B.   1.095,00 €
  Enrique Otero-ren bidaia gastuak eta dietak     504,15 €
  Enrique Otero-ren lotako ta gosariko gastuak Txanka Erreka   47,00 €
  Diptikoaren inpresio lanak     447,70 €
  Diptikoaren diseinua  Bea Medrano   411,40 €
  GASTUAK GUZTIRA     29.244,53 €
         
  SARRERAK Pintxo eta sagardoa   750,00 €

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!