Sanpedroak 2016

Ekipo A eta El mozo Murcia garaile

Karkara 2016ko eka. 29a, 10:33

Ekipo A eta El mozo Murcia izan dira sanpedrotako areto futbol txapelketako irabazleak. Txapelketa guztia atzo, asteartearekin, jokatu zen. 

Egun osoan izan ziren futbol partidak Karela kiroldegian. Goizean 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako haurren partiduak jokatu ziren. Finalak Ekipo Ak eta Jakintzak jokatu zuten eta bi goleko aldearekin gailendu zen Ekipo A. 2-0 irabazi zuten finala.

Arratsaldean 1999, 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoen txanda izan zen. Finalean El mozo murcia eta Burdel king izan ziren aurrez aurre eta lehendabizikoek irabazi zuten, hauek ere bi goleko aldearekin, 4-2.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!