Arrauna: 2016-2017

Euskotren Ligarako sailkapena Orion erabakiko da

Karkara 2016ko uzt. 6a, 13:10

IV. Orioko Kanpina banderak izango dira lehian larunbatean, 18:30ean, Orioko errioan. Gaur izan da aurkezpena, asteazkenarekin.

 

Orioko kanpina betea dago, bisitariz lepo. Gaur, dena den, arraunzaleei ere egin diete tokia. Orioko XXVI. estropadak aurkeztu dira eguerdiko 12:00etan, IV. Orio Kanpina banderak. Banderaz gain, Euskotren ligarako sailkapenak ere erabakiko dira larunbatean.

Emakumeen lehen helburua

San Juan dagoeneko sailkatuta dago, iaz irabazleak izan zirelako. Batelerez gain beste hiru ontzi sailkatuko dira Euskotren Ligara. Hiru postu horietarako zazpi talde daude, tartean Oriokoa. Oriotarrak sendo hasi dute denboraldia, goran, lehen postuetan. 

Hiru talde dabiltza, orain arte, lehen postu horietan.  Espero dugu denon laguntzarekin eta bultzadarekin, aurten ere Euskotren Ligan egotea neskak, dio Ibon Huegunek. Hiruko multzo horretan gaude eta, uste dugu, lehen helburutik gertu gaudela. Guk ahaleginak egingo ditugu, itxaropena badaukagu.

Txanda batean arituko dira neskak. Erlojupekoan izango da eta hurrenkera horretan

Errioaren berotasunean

Duela urte batzuk itsasaldiak hankaz gora utzi zuen Orioko itsasoko estropada eremua. Geroztik, ezinezkoa da han estropadak egitea, argitu du Ibon Huegun Orio Arraunketa Elkarteko presidenteak. Itsasoak ematen duen espektakulua galdu egin da geroztik, baina gertutasunean irabazi dugu, gaineratu du.

Irteera eta helmuga herriko plazan izango dira. Ibilbide horrek zubi azpitik pasatzea dakar, eta hori, zaletuen gozamenerako egokia dela uste du presidenteak. Eta, Huegunen iritziz, gertutasun horrek, zaleak zubian izateak, emozioa ematen dio estropadari.

Emozio hori azpimarratu du Jose Angel Zalduak. Aurten konponketa lanetan dabiltzala azaldu du eta datorren urterako itsasoko obra amaituta egotea espero du. Beraz, hurrengo urtean konponbide bat eduki beharrean arazo bat izango dutela esan du, erabaki egin beharko baitute errioaren eta itsasoaren artean.

Bi asteburutan, hobe

Jende ugari ibili zen iaz bi ekimenek bat egin zutenean. Bi asteburutan egitea herriko ostalarientzat egokiagoa dela uste du alkateak, eta, aurten, horrela izango da. Herrian giro paregabea sortzen dela gaineratu du eta oraingoan ere horrela izatea espero du.

Asteburu honetan TKE eta Euskotren ligako estropadak izango dira. Estropadak plaza parean hasi eta bukatuko da. Neskak txanda batean arituko dira eta gizonezkoak hiru txandatan. Datorren hastean KAE 1 ligako estropadak izango dira, Bisiguaren Festaren baitan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!