Arrauna: 2016-2017

Batzuk kopara eta besteak Txapeldunen Ligara

Karkara 2016ko uzt. 8a, 06:56

Orioko bi talde daude Donosti Cup txapelketan parte hartzen. Infantil Txikiak kopara sailkatu dira eta Ohorezko Infantilak Txapeldunen Liga jokatuko dute.

Bukatu da Donosti Cup txapelketako lehen fasea. Eta lehen txanda horretan Orioko bi taldek hartu dute parte: Infantil Txikiek eta Ohorezko Infantilek.

Hainbat taldetan banatu dira kategoria bakoitzean. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak hurrengo kanporaketara sailkatu dira. Orioko Ohorezko Infantilak ondorengo kanporaketan izango dira, Txapeldunen Ligara sailkatu dira. Bigarren gelditu dira beren taldea eta horregatik egingo dute aurrera. Kanporaketako lehen partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dute.

Orioko Infantil Txikiek ez dute taldeko lehen bi postuetan sailkatzea lortu. Ez dira Txapeldunen Ligan izango, baina kopa jokatuko dute.

Oriotarrak parte hartzeaz gain, Orioko herria ere da Donosti Cup txapelketaren parte. Egunero partiduak jokatzen dira Mendibeltz futbol zelaian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!