Arrauna: 2016-2017

Orio berriz ere arraunaren topaleku

Karkara 2016ko uzt. 15a, 08:04

Larunbatean, 12:00etan, emakumezkoen estropada jokatuko da eta 13:00etan KAE1 ligako mutilek Bixiguaren Eguna Bandera izango dute jokoan.

Pasa den astean Orioko estropadak izan ziren eta Orioko Kanpina banderak izan ziren jokoan, TKE ligan eta emakumezkoen ligan. Euskotren Ligako lehen sailkapen estropada eta San Miguel Ligako laugarren jardunaldiak ere jokatu ziren.

Larunbat honetan Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatuko da. Neskak, beste behin, etxean lehiatuko dira. 12:00etan hasiko da estropada, Oria ibaian.

Asteburu honetan KAE 1 ligakoen txanda era izango da. 13:00etan, nesken atzetik, Bixigu Eguna Bandera izango dute jokoan mutilek.

San Miguel eta Euskotren ligak ere bai

San Miguel eta Euskotren ligetako traineruek bi jardunaldi jokatuko dira asteburuan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!