Alfonso Gurpegi Festak Jardueretako zinegotziari eta Eneko Goia alkateari

Ibon Huegun, 2016, zuzendaritzaren izenean 2016ko ira. 6a, 07:22

Orio AE / Kontxako Bandera eta 1939 urtea

2016-08-26, ostiralarekin, donostiakultura.com webgunean zera adierazten da: 1939ko Kontxako edizioa baliogabetua gelditzen dela.

Hemen:

Hau jakitean, harridurak eta haserreak hartu gaitu. Modu honetan, webguneko ohartxo batekin erabakia ezagutzea, onartezina iruditzen zaigu. Ez gaude batere ados!

Orain bidaltzen dugun aurrerapen honetan, gai honekiko datu batzuk azalduko ditugu. Bertan, 1939ko edizioa baliogabetzeko argudiatzen diren arrazoi gehienak defendaezinak direla erakutsiz.

Donostiako Estropadetan historian zehar hainbeste inplikatu eta lan egin duen herri batek beste tratamendu bat merezi duelakoan gaude, are gehiago, Bandera jokoan dagoenean, gutxienez zuen kezkak gai honi buruz azaldu eta gure arrazoiak emateko gunea irekitzea eskatzen dizuegu.

Argitu ditzagun ba aurretiko pauso batzuk:
2002an Rafael Agirrek aurkeztu zuen liburua, non, besteak beste, 1939ko bandera kentzen zion Oriori palmaresetik.
Donostiako Estropadak (1879-2001) / Rafael Aguirre / Kutxa / Gizarte-Ekintza / Obra Social

Hau jakinda, Orioko Udalak Manu Narvaez garaiko KTEko arduradunari gutuna idatzi zion oriotarren haserrea eta erabakiaren ez-onartzea adieraziz, 2002ko uztailaren 30ean, hain zuzen.

Orio AEk beste gutun bat ere bidali zion, beste hainbat arrazoi adieraziz, erabaki horren kontra, 2002ko abuztuaren 5ean.

Guzti honen ondoren, Rafael Agirre berak, 2003ko irailaren 1ean Orio AEri gutuna idatzi zion, 1939 bandera berriz palmaresean sartzen zuela adieraziz. Ez hori bakarrik, berak argitaratzen duen liburu berrian, 1939 bandera Oriok irabazi zuela azaltzen da. –Traineru-estropaden bilakaera (1879-2004) / Rafael Aguirre / Kutxa / Gizarte-Ekintza / Obra Social–.

Gehiago oraindik, beste dokumentu bat bidaltzen dizuet, 2010eko irailaren 11ean, El Diario Vasco egunkarian argitaratutakoa. Bertan, Rafael Agirre berak Orioren palmaresa adierazten du.

2002an Orioko Udalak eta Arraun Elkarteak azaltzen dituzten argudioekin bat egiten dugu, bertan argi erakusten baitira gure arrazoiak, Donostia Kulturako webgunean azaltzen diren arrazoiekin alderatuz.

Espero dugu Kontxako estropaden historiari ofizialtasuna emateko ardura dutenek ez dituztela aintzat hartuko webgunean azaltzen diren arrazoiak. Ziur gaude hala izango dela eta eskerrak eman nahi dizkizugu, aldez aurretik, horrela gerta dadin egingo duzun ahaleginagatik.

2016-08-29 / Orio AE / Zuzendaritzaren izenean: Ibon HUEGUN-Presidentea 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!