Arrauna: 2016-2017

Arraunlariek eta arraun klubek bat egin dute 1939. urteko banderaren baliogabetzea salatzeko

Karkara 2016ko ira. 10a, 10:42

Gaur, irailaren 10ean, Donostiako Paseo Berriko Oteizaren eskulturaren aurrean egin du prentsaurrekoa Orio Arraunketa Elkarteak. Hainbat taldeetako arraunlari eta zuzendaritza taldeko kideak elkartu dira agerraldian, 40 lagunetik gora.

Kontxako estropaden bezperatan 1939. urteko banderai izan da Kontxako badian protagonista. Gaur, larunbatarekin, goizeko 10:00etan, prentsaurrekoa antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak, 1939. urtean Oriora ekarri zuten Kontxako bandera palmares ofizialetik abixurik eman gabe kendu dutela salatzeko.

 

Salaketan, ordea, ez dira OAEko ordezkariak bakarrik egon. Arraunlari, arraunlari ohi, entrenatzaile eta elkarte askoren babesa izan dute agerraldian. Hondarribiako Mikel Orbañanos, Urdaibaiko Jon Salsamendi, Kaikuko Jose Luis Korta eta iazko Orioko entrenatzailea Igor Makazaga izan dira prentsaurrekoan, besteak beste. 40 lagun inguru bildu dira eta agerraldiak ohiartzuna izan du, hainbat hedabide ere bertaratu baitira.

 

Ohiartzuna izanagatik, Jose Anjel Zalduak argi utzi nahi izan du gauko egunez jendaurrean agertzearen asmoa ez dela bigarren jardunaldiari protagonismoa kentzea. Beste erremediorik ez dutelako hartu behar izan dute jendaurrean agertzeko erabakia.

 

1939. urtean Oriok irabazi zuen Kontxako bamdera baliogabetzea ez zaiela bidezkoa iruditzen aitortu dute, baina horretan sakondu beharrean, Donostiako Festak erakundeak -estropadaren antolatzaileak- izandako jarreran jarri nahi izan dute fokua. 1939. urteko estropada palmares ofizialetik kendu zutenaren erabakia webgunean argitaratu zuten, aurretik klubarekin harremanetan jarri gabe. Abuztuaren 26an egin zuten erabakia publiko. Baina, erabakia, aurretik hartu zuten, aurtengo Kontxako bandera josteko agindua lehenago eman baitzien jostunei. Horiek albistea argitaratu baino lehen bazekiten aurtengoa 120. edizioa zela.

 

Eta hori da, hain juxtu, gaurko ekitaldian salatu nahi izan dutena, Donostia Festak erakundeak izandako jarrera. 

 

Erabakiaren zergatia, kronologikoki gaiak izandako bilakaera eta biden bidali diren mezuak irakurri ditzakezue jarraian:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!