Arrauna: 2016-2017

Etxarte eta Martinez beteranoen arraun mundialean

Karkara 2016ko ira. 14a, 10:00

Irailaren 8tik 11ra Munduko beteranoen arraun txapelketa izan zen Danimarkan, Copenhagen. Alberto Etxartek eta Olaia Martinezek skull bikoitzean bosgarren egin dute. 

Alberto Etxartek eta Olaia Martinezek Munduko Beteranoen Txapelketan parte hartu dute, 36 eta 43 urte baitituzte, hurrenez hurren. C mailan aritu dira, skull bikoitzean. 52 partaidetatik bosgarren postuan gelditu dira.

Mundu guztiko elkarteek hartu dute parte txapelketan. Guztira 47 federaziok eta 2.717 ontzik. Arraunlariak ere milaka izan dira, 27 urtetatik hasi eta 85 urtera arte. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!