Arrauna: 2016-2017

Urdaibaik irabazi du San Miguel Liga

Karkara 2016ko ira. 19a, 08:06
Argazkia: Joxeju Olasagasti

Asteburuan erabaki da San Miguel Liga. Larunbateko eta igandeko estropadak irabazi zituen Bou Bizkaiak eta bosgarren Caixabank koroa lortu dute.

Azkenekoz 2010ean lortu zuten Caixabank Koroa bermeotarrek. Aurten, bosgarrenez lortu dute San Miguel Ligako garaikurra, 2004ean, 2007an eta 2008an ere irabazi baitzuten. 216 puntu, bederatzi estropada eta zortzi bandera irabazita lortu dute aurtengo koroa Bermeon gelditzea. 

Asteburuko lehen estropada erabakiorra etxean jokatu zuten, gainera. 21:06:92 denborarekin etxeko estropada irabazi zuten bermeotarrek eta hiru puntuko aldea lortu zuten. Hondarribiari urrundu egin zitzaion koroa. Azken jardunaldian, igandekoan, berriz ere Bou Bizkaiako mutilek irabazi zuen estropada, eta, ondorioz, berak irabazi zuten San Miguel Liga.

Endika Perez, patroi onena

San Juan Ibedrolako Endika Perez patroia izendatu dute patroi onena. Caixabank sariaren mailot zuria berreskuratu du Perezek. 

Orio, bosgarren 

Larunbatean lehen txandako azkarrena izatea lortu zuten oriotarrek. 21:32:88 denboran gelditu zuten kronometroa oriotarrek eta sailkapenean bosgarren egitea lortu zuten. Igandean, ordea, Cabok irabazi zuen bigarren txanda. Ziabogara Orioren aurretik iritsi ziren galiziarrak, baina, ondoren, Oriok aurrea hartu zien eta beste bi ziabogetara lehenago iritsi ziren. Oriori hiru segundoko zigorra jarri zaioten eta hasi bezala bukatu zen estropada. Cabo izan zen sailkapenean lehendabizikoa eta Orio bigarrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!