Izena jarri behar zaio Orioko Gure Esku Dagoko elkarteari

Karkara 2016ko ira. 26a, 11:18

Gure Esku Dagok elkarte bat sortu behar du hurrengo udaberrian herri galdeketa egin ahal izateko. Elkarte horren izena erabakitzeko garaia da orain eta oriotarren laguntza behar dute horretarako. 

Martxan da, aspalditik, Orioko Gure Esku Dago taldea. Ostiralero elkartzen dira, urratsez urrats, Gure Esku Dagoren dinamikak abian jartzeko. Azken albistea 2017an herri galdeketa egingo dela izan da. Eskualdeko beste herriekin batera egingo da udaberrian. Ordurako elkarte bat sortu behar da. Elkarte horri izena jarri behar zaio eta orain puntu horretan daude. Izena erabakitzeko herritarren parte hartzea bilatu nahi dute.

Udaberrian galdeketarako sortutako taldearen izena

Hurrengo urtean, 2017ko udaberrian, herri galdeketa egingo da. Eta, galdeketa horretarako, elkartea bat osatu behar da. Elkarte horrek zein izen izango duen erabaki behar da orain; eta, horretarako, herritarren parte hartzea eskatu du GEDk. 

Berak proposamen batzuk dituzte buruan, herritarrekin partekatu nahi dituztenak. Herritarrek horietako bat egokia dela uste badute, horren alde bozkatu dezakete gaurtik ostiralera bitarte martxan izango den inkestan. Eta, besteren bat bururatzen bazaie, karkara@karkara.com helbidera idatzi dezakete eta guk proposamen hori gehituko diogu inkestari.

Gure Esku Dagoren proposamenak hauek dira: 

  • Baliatu
  • Baliza
  • Hitzori
  • Hori hori!!!

Gure Esku Dago taldera batzeko deia

Ostiral arratsaldetan elkartzen dira, 18:30ean. Talde txiki bat osatu zuten eta, ordutik, lanean dabiltza plataforma udalerrian indartu nahian. Talde txikia denez, jende gehiagoren parte hartzea gustura hartuko lukete, laguntza beharrean baitaude. Beraz, ekimenarekin bat egiteko eta bileretara joateko dei egiten diete oriotarrei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!