Gure Bazterrak

Gure bazterrak festibalaren balorazio positiboa

Karkara 2016ko urr. 18a, 08:28
Argazkia: Tatorri photography

Gure Bazterrak festibala ospatu da asteburuan, hirugarrenez. Aurtengo edizioa Albaola Itsas Kultur Faktorian izan da, Pasaian. esan du Lertxundi antolatzaileak. 

Sei talde igo ziren larunbatean, hilak 15, Gure Bazterrak jaialdiko eszenatokira: Iñigo Serrulla + Burun Danga, Luma, Vulk, Señores, John Berkhout eta Rural Zombies. Aurten Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian izan da jaialdia, aurreko urteetan ez bezala. Antolakuntzan ohiko lan taldea ibili da, KIMMU enpresako kideak, tartean Gratxina Lertxundi oriotarra. Oriotarrak tartean izanik, orain arte Orion egin da jaialdia, baina aurtengoan ez da posible izan. Horregatik jo dute Pasaiara KIMMUko kideek.

Aldaketa ez da arazo izan kimutarrentzat, giro paregabea sortu baitzen Albaolan.  Jendeak oso gustura hartu du toki berria, eta eman dizkiguten feedbacken arabera, toki oso berezia da, azaldu du Gratxina Lertxundi antolatzaileetako batek. Balorazioa, beraz, positiboa da.

Tokia berezia izateaz gain, hori ez da jendeak eskertu duen gauza bakarra. Taldeen aukeraketa ere, esan digutenez, oso ona izan da. Estilo desberdinetako taldeak batu ziren, aniztasun asko, rocketik hasi eta garaje punk arte, indiea ere tartean zela. 

Musika, xarma duen tokia eta musikazaleak. Antolatzaileen ustetan, oso jarrera ona izan zuten musikazaleek. Publikoak izandako jarrera oso ona izan zen. Kontzertuetan guztiz murgildu ginen eta ez zen inongo arazorik egon.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!