57 oriotar eta 21 aiar Behobia-Donostian

Karkara 2016ko aza. 14a, 08:54

Hossain Kanaache izan da lehen oriotarra 1:10:40 denborarekin eta Hodei Alkorta lehen aiarra 1:10:43 denborarekin. Guztira 31.276 korrikalarik hartu dute parte.

20 kilometro ditu Behobia-Donostia lasterketak. Ibilbide hori egin dute 57 oriotarrek eta 21 aiarrek. Irteten lahenak gurpil aulkian parte hartu duten kirolariak izan dira. 9:30ean abiatu dira. Handik bost minutura, 9:35ean, patinatzaileen txanda iritsi da. 10:00etan hasi dira lehen korrikalariak lasterka. Azkenak 11:35ean abiatu dira.

Helmugako marra zeharkatzen lehena Cartes Castillejo izan da. Berak irabazi du gizonezkoen kategorian. Aroa Merino izan da lehen emakumezkoa.

Oriotarren artean Hossain Kaanache Amghiraf izan da azkarrena. 1:10:40 denboran egin ditu 20 kilometroak. Bigarren sailkatua Aitor Rubio San Sebastian izan da 1:14:35 denborarekin. Beteranoen kategorian lehen oriotarra izan da Rubio.  Iñigo Exposito Murillo ere Orioko azkarrena izan da bere kategorian, promesetan, 1:14:50 denborarekin.

Emakumezkoetan Susana Martin Crespo izan da lehen oriotarra, 1:28:00 denborarekin. Atzetik Sonia Alonso Martines sailkatu da, honek ere ordu eta 28 minutu behar izan ditu.

Aiarren kasuan, Hodei Alkorta Azkue izan da azkarrena. 1:10:43 denboran gelditu du kronometroa aiarrak. Atzetik Jesus Mª Cañas Rico sailkatu da 1:16:50 denborarekin eta hirugarren Gotzon Iruretagoiena Lertxundi 1:17:20 denborarekin.

Emakumeen kategorian, helmuga zeharkatzen lehen aiarra Ainhoa Ubegun Manterola izan da, 1:45:28 denborarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!