Mandalararen proiektua izan da irabazlea

Karkara 2016ko abe. 16a, 08:04

Diputazioak Meta!Kultura kanpaina jarri zuen martxan. Kanpaina hori irabazi du Mandalararen Heriotza on bat bizitzea eta laguntzearen artea proiektuak.

Heriotza on bat bizitzea eta laguntzearen artea  ekitaldiak antolatu ditu Mandalarak. 2017ko urtarrilean jarriko dituzte martxan; eta, proiektu hori da, hain juxtu, Diputazioaren kanpaina irabazi duena.

Aldundiaren Meta! programak 20 kultur-proiektu zabaldu zituen crowdfounding kanpainen bitartez, proiektu horietako bat zen Mandalararena. Kanpaina abenduaren 3an amaitu zen eta 14.645 euro lortu dituzte proiektua martxan jartzeko.

Mandalarak diruz lagundu diguten guztiei, herritar asko barne, eskerrak eman nahi dizkie.