Ez da posible izan

Karkara 2016ko abe. 21a, 15:41
Argazkia: Ataria.eus

Emakumea Pilotari Jaia izan zen asteburuan Tolosako Beotibar frontoian. Eizmendi aiarra final nagusirako sailkatu zen, baina ezin izan zuen irabazi. 30 eta 27 emaitzarekin galdu zuen.

Larunbatean izan zen Emakumea Pilotari jaia Tolosan. Goizetik hasi eta iluntzeraino pilota partidak jokatu ziren Beotibar pilotalekuan. Arratsaldean eman zitzaion amaiera Txapelketa Herrikoia eta Gipuzkoako Pilotari federatuen arteko finalekin.

Final horretan Garazi Eizmendik hartu zuten parte. Aiarrak Garmendiarekin batera osatu zuen bikotea, eta Otaegi eta Mendizabalen kontra jokatu zuten. Sailkapen ligaxkan ere elkarren kontra aritu ziren. Partida estua eta bizia izan zen eta finala ere horrelakoa izatea espero zen. Pronostikoak bete ziren. Oso final parekatsua izan zen, gogorra eta estua.

Partidan sartzea kosta zitzaien Garmendiari eta Eizmendiri. Sei-zazpi tanto azpitik jarri ziren, eta, konturatzerako, markagailuan alde nabarmena zuten, 13-6 atzetik. Baina pixkanaka partida aldatzea lortu zuten. Gehiago arriskatzen hasi ziren eta saiakerak fruituak eman zituen.

24na berdintzea lortu zuten. Gero, 25na berdindu zuten; baita 26na eta 27na. Azken tantoetan, ordea, ezin izan zieten aurkariei eutsi eta 30-17 galdu zuten partida Eizmendik eta Garmendiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!