Gabonak 2016

Elkarrekin arituko dira kantuan

Karkara 2016ko abe. 22a, 16:08

Abenduaren 24ean, Eguberri egunean, haurrak kale kaleko kantu-saioa egiten dute. 

Orioko herriko haurrak elkartu eta elkarrekin kantuan aritzen dira abenduaren 24an. Goizeko 10:45ean elkartzen dira Ikastola ondoko plazan eta handik hasita, kalez kale ibiltzen dira. Zaragueta Herri Eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Danbolin musika eskolako haur, irakasle eta gurasoak hartzen dute parte kantu-saioan.

Horrez gain, 11:00etan, herriko plazan, Tonbola antolatu dute Ikastolako DBHko ikasleek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!