Azkenean txapela etxera

Karkara 2016ko abe. 20a, 17:10

Larunbatean Urnietako frontoian hirugarren mailako Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatu zen. Orioko Lertxundi eta Aranalde bikoteak irabazi zuen, 22 eta 16.

Urnietan jokatu zuten finala, urnietarren kontra. Loitegi eta Odriozola bikotea izan zuten aurkari Aritz Lertxundik eta Ibon Aranaldek.

Partidu oso txukuna egin zuen Orioko bikoteak. Ez zuten apenas akatsik egin. Aurkariek, ordea, huts asko egin zituzten. Aurkarien atzelariak kolpe ona du, indartsua, eta horren beldur ziren oriotarrak. Baina, aurkariak ere urduri zeuden eta urduritasun horiek hobeto neurtu zituzten oriotarrek. 

Aurrealdean tanto politak egin zituen Lertxundik, eta, azkenean, huts gutxi egiteagatik eta tanto politak lortzeagatik partidua irabaztea lortu zuten. 22-16 emaitzarekin hirugarren mailako txapeldun izendatu ziren Lertxundi eta Aranalde.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!