Galtzagorri gutunak banatzen ibiliko da Orioko kaleetan

Karkara 2016ko abe. 22a, 11:37

Arkupek antolatuta, Olentzero eta Mari Domingiri eta Erregeei idazteko gutunak banatuko dizkie umeei

Atzo arratsaldean, abenduaren 21ean, Galtzagorri Orioko kaleetan izan zen Olentzero eta Mari Domingiri eta Erregeei idazteko gutunak banatzen. Arkupek antolatuta, datozen egunetan ere kalean ibiliko da 17:00etatik 20:00etara, umeei gutunak banatzen.

Gaur, abenduaren 22an, eta bihar, 23an ere kalera irtengo da Galtzagorri. Erregeak etorri aurretik ere, urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean ere banatuko ditu gutunak. Galtzagorriren eskutik edo Arkupeko dendetan jaso daitezke eskutitzak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!