Loidi-Aranguren nagusi

Karkara 2016ko abe. 28a, 13:53

Bukatu da udazkeneko padel txapelketa, eta Imanol Loidi eta Javi Aranguren nagusitu dira finalean

Aste honetan jokatu dira azken norgehiagokak Orioko udazkeneko txapelketan: final nagusia eta 21.-tik 40.-erako artekoen koadroko azken partida.

Final nagusia Loidi-Aranguren eta Sagastibeltza-Jimeno bikoteek jokatu dute, eta 7/5- 2/6 eta 6/2 irabazi dute lehenbizikoek. Giller De la Calle entrenatzaile eta antolatzaileak esan digunez, Loidik eta Arangurenek azken txanpa aparta egin dute txapelketan, eta ustez faboritoak ziren bikoteei irabazi diete, finalerdietan Enparantza-Zipitriari (1/6 -6/3 - 6/3) eta finalean, esan bezala, Sagastibeltza-Jimenori.

Parte hartzeari dagokionez, 40 bikotek hartu dute parte, 5 mailatan desberdinetan, bina talde maila bakoitzeko. Eta udazkenekoa bukatu bada ere, banakako liga martxan da, eta urte berriarekin hurrengo bikotekako txapelketa jarriko da martxan, ostera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!