TAOko isuna merkeagoa da lehen 48 orduko epean ordainduta

Karkara 2017ko urt. 4a, 12:10

Orioko Udalarekiko zorra kitatuta geratuko da 15 euro ordainduta 

Urte berriarekin batera jarri da martxan TAO sistemako isuna ordaintzeko aukera berria. Horrela bada, autoa eremu urdinean aparkatu eta isuna daukan edonork, 15 euro ordainduta kitatuko du zorra, baldin eta lehen 48 orduren buruan sartzen badu dirua Orioko Udalaren kontu korrontean.

Orain artean gidariek ez dute horretarako paradarik izan. Isuna jasoz gero, errekurtsoa jarri ezean, 40 euro ordaindu behar izaten zen.