Badator 8. Kros Txikia

Karkara 2017ko urt. 23a, 08:44

Otsailaren 5ean izango da eta urtarrilaren 23az geroztik eman daiteke izena

Eman indarra zure seme-alabei lelopean, Kros txikiaren zortzigarren edizioa jokatuko da otsailaren aurreneko igandean, 5ean, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume eta gaztetxoek izango dute bertan korrika aritzeko aukera. Eguerdiko 12:00etan izango da lehen proba eta jarraian erreskan gainerako guztiak.

Adinaren araberako ibilbidea egin beharko dute korrikalariek. 100na metro egin beharko dituzte txikienek, 2013 eta 2014an jaiotakoek; 150na metro, 2011 eta 2012an jaiotakoek; 300na metro, 2009 eta 2010ekoek; 600na metro 2007 eta 2008koek; eta 1000na metro 2005 eta 2006koek.

Sasoi ederrean lasterka aritu nahi duenak urtarrilaren 23tik aurrera eman dezake izena Zaragueta eskolan bertan (943 894 052 teleono zenbakira deituta), Orioko kultur etxean edota Karela kiroldegian. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 11:30ak arte.