Espainiako Arraun-ergometro eta Distantzia Luzeko txapelketatan izan da Orio AE

Karkara 2017ko urt. 31a, 10:50

Argazkia: Jesus Lara

Urtarrilaren 28an, larunbatean, jokatu zen bata Ribadavian eta 29an, igandean, bestea Castrelo do Miñon

Ourensen izan dira Orio AEko hainbat arraunlari pasa den asteburuan, Espainiako XVI. Arraun-ergometro eta VII. Distantzia Luzeko txapelketak jokatzen.

Urtarrilaren 28an, larunbatean, Ribadavian jokatu zen lehena, ergometro txapelketa. Hiru arraunlarik parte-hartu zuten txapelketa horretan. Hirurogeita bat partaide ziren guztira gizonezkoen jubenil mailan; hamabosgarren egin zuen Oihan Gozategik eta hogeita hirugarren Jon Lizarraldek. Senior mailan, hogeita bat partaidetatik zazpigarren egin zuen Jon Carazok.

Igandean, urtarrilaren 29an, Castrelo do Miñon Espainiako VII. Distantzia Luzeko txapelketa jokatu zen. Orio AEko hiru ontzik parte hartu zuten. Gizonezko jubeniletan, zazpigarren geratu ziren Oihan Gozategi eta Jon Lizarralde lemazain gabeko bikoan. Jon Olaizolak bosgarren egin zuen skiff-arekin. Azkenik, gizonezkoen absolutuan bosgarren egin zuen lemazain gabeko bikoak. Ontzi mixtoa zen hura, Orio AEko Jon Carazok eta Labradores-Sevillako Ismael Montesek osatutakoa.

Gipuzkoako batel ligaren laugarren jardunaldia

Urdazurin jokatu zen, urtarrilaren 28an, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia. Zazpi ontzik parte hartu dute eta hauek izan dira emaitzak:

  • Emakumezko infantilak:
    Orio A - 8. postua
  • Gizonezko infantilak:
    Orio A - 6. postua
    Orio B - 13. postua
  • Emakumezko kadeteak:
    Orio A - 3. postua
    Orio B - 7. postua
  • Gizonezko kadeteak:
    Orio A - 4. postua
    Orio B - 8. postua
    Orio C - 10. postua
  • Gizonezko jubenilak:
    Orio A - 6. postua