Mandalara

Karkara 2017ko urt. 30a, 16:12

Herritar bat

Bizi-bizi dabil Mandalara sorreratik. Maiztasunez antolatzen dituzte ikastaroak, hitzaldiak eta bestelakoak, eta badirudi jasotzen duten erantzuna ere aparta dela. Jendea esker onez doa antolatutako ekintzetara eta poztekoa da.

Ni neroni ez naiz joan izan orain artean, baina herriko beste edozein elkarterekin gertatatzen zaidan bezala,  haien berri izatea gustatzen zait: zertan ari diren, zer antolatu duten, noizko... galtzear dagoen espezie batekoa dirudit batzuetan; kartelak irakurzalea naiz.  Eta gaztelera hutsezko kartelek min egiten didate. Badakit Mandalararen kasuan hizlariak eta abar erdal hiztunak direla, eta hor ez dago ezer asko egiterik; baina kartelak elebitan, euskaraz eta gazteleraz, jartzea eskertuko genuke. Heriotzari eta bizitzari buruz euskaraz jaso nahiko nuke informazio hori.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!